martes, 16 de abril de 2013



Hiztegia. Sinonimoak eman.
Baso (17
Itxurak
egin (37
Oholak (39
Ate (49
Lapur (53
Entzun (55
Hurreratu (57
Gertaerak (63
Hil (65
Morroi (72
oihan
Plantak egin
taulak
atari
ebasle
aditu
hurbildu
jazoerak
zendu
otsein

Aukeratu  erantzuna edo hutsuneak bete

1. ”oparotasunean bizi izan ziren eta hiriko_______________ handienak jaso zituzten.” (78)
a) agurrik    b) txalorik            c)ohorerik                               d)dendarik

2.“Beraz, garaia denez, ene ___________egiten zaitut.” (75)
a) morroi    b)errain             c)alaba        d)emazte

3. Tira, Abdalla, har ezazu____________ eta goazen gure nagusiaren gonbidatu....(72)
a) sastagaia              b) txirula                 c)ezpata                  d)panderoa 

4. Hasteko, etxe honetan jaten den ogiak ez du ____________. (70)

5. Lapurren buruzagiak,____________izena aukeraturik, gizalegeari jarraitu nahian, inguruko....(67)

6.Orain azkar-azkar egin behar duguna________da, gaizkile hauen gorpuak lurperatu...(64)
a)zera          b) horixe           c)lapurtzea                 d) Morgianari abisua ematea.

7) ” Zer ote da ___________________?”, pentsatu zuen bere baitan…(46)
a) hamassa  b) altxor hori    c) sastagaia                 d) seinale hau

8)galdetu nahi dizuet ea ongi iruditzen zaizuen hori ___________________ zigortzea.(42)
a) heriotzera                        b)dirurik gabe  bizitzera     c)ardorik gabe bizitzera  d)gatzik gabe jatera.

9) Ali Baba –zapla bota zion-, zure lanetan oso zuhurra zara;______________egiten duzu( 26)
a)txotxoloarena       b) ez ikusiarena       c)pobrearena           d)nahi duzuna          e) besamela

10) Koinatak handia ala ttikia nahi zuen galdetu zion, eta Ali Babaren emazteak ______eskatu.
a)txikia       b) handia           c) ez handi ez txiki     d)edozein

jueves, 14 de marzo de 2013

ALI BABA ETA BERROGEI LAPURRAK

   Ebaluazio honetan, Mila gau eta bat gehiago liburuko ipuin luze bat irakurri behar dugu, Ali Baba eta berrrogei lapurrak. Egingo duzun irakurketa-kontrola blog honetan sartuko dituzuen galderetatik aterako da. Beraz, bloga egunera eraman.
 Bost laguneko lan-taldeak sortuko ditugu klasean. Taldeak liburua irakurri ahala, liburuan berean 15 hitz azpimarratu, hiztegian horien sinonimoak bilatu, eta bi zutabeko zerrenda bat sortuko duzue, bilatu duzuen hitza eta sinonimoa sartuz. Horretaz gain, zure ustez liburua ulertzeko ezinbestekoak diren 10 esaldi azpimarratu eta test moduko bost galdera prestatu, familia semantiko bereko beste lau aukera emanez. Esaterako:

1. "Garagar, zabaldu! -beste ale izen asko ere ahoskatu ditu, baina zuzena ez, eta atea ezin bada zabaldu." 

2. "`[-------------], zabaldu! -beste ale izen asko ere ahoskatu ditu, baina zuzena ez, eta atea ezin bada zabaldu." a)arto;b)tipula ;c)sesamo;d)kalabaza e) garagar

Bai sinonimoak bai test-galderak blog honetan sartu behar dituzue, gainerako ikaskideek ikus ditzaten.Irakurketa-azterketaren egunean, zure taldeko lana eskuz idatzia ekarriko duzu, eta 2 puntu jasoko dituzu.
Lan-jarrerako ere balio du taldeko lan horrek. Animo! Lotu lanera! Eta badakizue zer dioten Arabian, Mila  gau eta bat gehiago liburua osorik irakurriz gero, berehala hilko garela. Guk ipuin bat baino ez dugu irakurri behar.

                                      1.  

domingo, 10 de marzo de 2013

Blog honetan begiratu behar duzu, askotan ikasgelan aipatutako informazio lagungarria aurkituko duzulako, eta beste askotan zure lanak emateko tokia izango baita. Ibil ezazu! Anima zaitez!