jueves, 14 de marzo de 2013

ALI BABA ETA BERROGEI LAPURRAK

   Ebaluazio honetan, Mila gau eta bat gehiago liburuko ipuin luze bat irakurri behar dugu, Ali Baba eta berrrogei lapurrak. Egingo duzun irakurketa-kontrola blog honetan sartuko dituzuen galderetatik aterako da. Beraz, bloga egunera eraman.
 Bost laguneko lan-taldeak sortuko ditugu klasean. Taldeak liburua irakurri ahala, liburuan berean 15 hitz azpimarratu, hiztegian horien sinonimoak bilatu, eta bi zutabeko zerrenda bat sortuko duzue, bilatu duzuen hitza eta sinonimoa sartuz. Horretaz gain, zure ustez liburua ulertzeko ezinbestekoak diren 10 esaldi azpimarratu eta test moduko bost galdera prestatu, familia semantiko bereko beste lau aukera emanez. Esaterako:

1. "Garagar, zabaldu! -beste ale izen asko ere ahoskatu ditu, baina zuzena ez, eta atea ezin bada zabaldu." 

2. "`[-------------], zabaldu! -beste ale izen asko ere ahoskatu ditu, baina zuzena ez, eta atea ezin bada zabaldu." a)arto;b)tipula ;c)sesamo;d)kalabaza e) garagar

Bai sinonimoak bai test-galderak blog honetan sartu behar dituzue, gainerako ikaskideek ikus ditzaten.Irakurketa-azterketaren egunean, zure taldeko lana eskuz idatzia ekarriko duzu, eta 2 puntu jasoko dituzu.
Lan-jarrerako ere balio du taldeko lan horrek. Animo! Lotu lanera! Eta badakizue zer dioten Arabian, Mila  gau eta bat gehiago liburua osorik irakurriz gero, berehala hilko garela. Guk ipuin bat baino ez dugu irakurri behar.

                                      1.  

domingo, 10 de marzo de 2013

Blog honetan begiratu behar duzu, askotan ikasgelan aipatutako informazio lagungarria aurkituko duzulako, eta beste askotan zure lanak emateko tokia izango baita. Ibil ezazu! Anima zaitez!